ikasvlogak

Hezi bideoak erabiliz :: http://ikasvlogak.blogspot.com :: Alfa bertsioa


Wikipedia & Jimmy Wales Gasteizen

Wikipedia entziklopedia librearen sortzailea Gasteizen egon da Azaroaren 5ean. Zientziaren Asteari hasiera emateko Jimmy Wales Wikipedia eta Wikia aurkeztu zituen. Bideo gehiago ikusi daitezke, HezkunTBn Wikippedia etiketarekin. Itzultzailearen hitzak Googleren dokumentuetan irakurri dezakezu ere. Iraupena: 11:31.



Technorati: Egilea: Wikipedia: J. Wales
Delicious: etiketatu Google: Markatu Sindikatu

Labels: , ,

Kazetarien erronkak zientziarekin

HezkunTB blogean, argitaratu dute Kazetaritzaren Erronka Berriak delako zikloaren lehen hitzaldia. Txema Ramirez de la Piscinaren gonbitearekin, Jesus Ugalde izan zen hizlaria eta Zientzia berriak berrietan gaia jorratu zuen. Fisikari honen beste bideo batzuk ere ikusi ditzakezu HezkunTB, zientziaren dibulgazioari buruz egindako elkarrizketekin. Iraupena: 08:46.

Technorati: Egilea: Wikipedia: Zientzia
Delicious: etiketatu Google: Markatu Sindikatu

Labels: , , , , ,

IKTak eskoletan nola erabili

Joserra Gartzia, EHUko irakasleak Sergio Mongeren tesia zuzendu du: "La Escuela vasca ante el cambio tecnológico". Bazkalondo lasai baten, punturik garrantzitsuenak laburbiltzen ditu, Sergiorekin eta Lukas Rodriguezekin hizketan. HezkunTBn jarraitu dezakezu gai honi buruzko eztabaida. Iraupena: 05:27.



Technorati: Egilea: Wikipedia: IKT
Delicious: etiketatu Google: Markatu Sindikatu

Labels: , , ,

Gurasoen ekarpena eskolako bizikidetzan

Urretxuko Gainzuri eskolako gurasoen elkarteko Pellok, Miñaon egindako Bizikidetza Planaren jardunaldietan kontakizun goxo bat egin zuen. Bere hitzetan "bizikidetzaren haziak erein egiten dira, bai familian, baita eskolan ere". Erderaz minutotxo bat hitz egin ondoren, amari idatzitako poesiaz beteriko irakurketa bat egiten du. Bizikidetzaz bideo gehiago dauzkazu HezkunTBn.Iraupena: 15:00.



Technorati: Egilea: Wikipedia: Bizikidetza
Delicious: etiketatu Google: Markatu Sindikatu

Labels: , ,

Unai Elorriaga literaturaz Getxolinguaen

Unai Elorriaga idazle ospetsua, Getxoko berritzeguneak antolatutako Getxolinguae jardunaldietan parte hartu du. Institutuan egon zeneko esperientziak, bizipenak, jasandako klaseak eta derrigorrezko irakurketak gogora ekarri ditu. Gaurko gazteekin hobeto konektatu behar dela arbuiatuz, gizaldi berrirako proposamenen bat edo beste egin ditu bere hitzaldian zehar. Nola irakatsi daiteke XXI. gizaldian literatura maitatzen? Hizkuntzen eta literaturaren irakaskuntzari buruzko bideo gehiago HezkunTBn dauzkazu. Iraupena: 1:30

Technorati: Egilea: Wikipedia:
Delicious: etiketatu

Labels: , , ,

Hezkuntza berriztatzeko ildoak

Hezkuntza berriztatzeko ildo nagusiak aurkeztu ditu Juan Jose Agirrezabalak. Donostiako Miramar jauregian ospatu diren Gipuzkoako berriztapenerako VI. jardunaldietan hitz egin duHezkuntza saileko berriztapenerako zuzendariak. Gai honi buruzko bideo ta informazio gehiago HezkunTB blogean daukazu; eta antolatzaileen blogean ere bai. Iraupena 4:09

Technorati: Egilea: Wikipedia:
Delicious: etiketatu

Labels: , ,

Ortuellako institutuan martxoso

Ortuellako institutuan ere martxa onarekin ospatu dute Martxoak 8: gutxienez erritmorik ez zaie falta! Gazteek egindako bideo honen antzekoak HezkunTBn aurkitu ahal izango dituzu!
Komiki batean oinarrituta, musika erakargarri & esanguratsua aukeratu eta... hementxe duzue muntai gazi hau. Iraupena 5:26

Technorati: Egilea: Delicious: etiketatu

Labels: , , ,

Gazteen bideoak indartsu

Torremolinoseko institutu batean egindako bideoa ekarri nahi dut adibide bezala. HezkunTBn sartu dute, elkarbizitzaren gaia jorratzeko
Ideia ona da, xinplea baina ondo gauzatua. Musika eta erritmoa oso egokiak minutu terdian atentzioa deitzeko. Baina denetatik onena hartu duten ardatza eta bere garapena. Ez da berdin bideo on bat egin edo txar bat egitea, eta gainera ezer gutxi esan. Animo eta honelakoak egiten saiatu! Iraupena: 1:54

Egilea: Wikipedia: Delicious: etiketatu

Labels: , ,

Teknologiak matematikarekin ezkongai?

Posiblea al da IKTak matematikarekin ezkondu?
Antonio Perez Sanz, Madrileko Salvador Dali intitutuko irakasleak, bere iritzia ematen digu! Elkarrizketaren datu gehiago HezkunTBn aurkitu ditzakezu Iraupena: 5:36


Egilea: Wikipedia: Delicious: etiketatu

Labels: , , ,

Udaberria heldu da blogetara

Pixka bat aurreratuta bada ere, udaberria heldu da jadanik. Aitzaki hau hartuta bideo bat egitea pentsatu nuen: Vivaldiren musikan oinarrituta, PDA batekin argazkiak atera eta, erritmoari jarraituz, muntai xume hau osotu nuen.
Ez da zaila; zeu ere saiatu zaitezke:
  1. hartu musika erritmoduna (martxosoa)
  2. aukeratu argazki batzuk eta
  3. segi musikaren gorabeherak planoak aldatzeko
Bizpahiru bider saiatu ondoren muntai audio-bisual ederrak aterako zaizkizu (nirea baino hobeak seguru!)

Egilea: Wikipedia: Delicious: etiketatu

Labels: , ,

MCS Gizarte Konpetentzien Eredua

Manuel Segurak bere gizarte Konpetentzien Eredua (MCS edo Modelo de Competencia Social) aurkezten digu. Leioako Mertzedarietan egindako prestakuntza ekintza batean grabatu nuen. Eta oso argigarria dela deritsot. Hamar minutu eskasetan, bere ereduaren sarrera egiten du. Ondoren HezkunTBren beste post batzutan bere mamia garatzen joango da. Iraupena: 11:39

Technorati: Egilea: Wikipedia:
Delicious: etiketatu

Labels: , , ,


Bilaketa

Ikasvlogak TB

Vlogfesoreen bideoak

  • G. Palazio
  • J. Sierra
  • M. Ibañez
  • J. Lauzirika

Bideoak, hemen gordeak

Lizentzia

Bideopostak sindikatuz

Honako hauen alde

  • Correo con Ajax para los vlogfesores
  • Web sin tablas
  • Apoyo los estándares en Internet
  • Corriendo sobre sistema operativo GNU/Linux
  • ez-pribatiboa den software-rako sarea
  • Servidor web Apache
  • Web 2.0 mugimenduaren alde
  • No a las patentes de software
  • Pro-cultura hacker
  • OpenOffice, la suite informática de todos
  • El navegador de Internet más avanzado
  • Tratamiento de fotos
  • La enciclopedia abierta
  • nos gusta hacer blogping en Pingomatic
  • Podcastak erreproduzitzeko programa
  • Soinu grabatzaile librearen alde

Ikasvlogak bilatzaileetan

Hezkuntzako bideoak