ikasvlogak

Hezi bideoak erabiliz :: http://ikasvlogak.blogspot.com :: Alfa bertsioa


Nola izan vlogfesorea

Hona hemen vlogfesorea izateko beharkizunak edo zer egin behar vlogfesorea izateko.

Bideoblogfesore edo vlogfesorea izateak zerikusia dauka ikusentzunezko argitaratzailea izatearekin. Vlogfesoreak irakaskuntzako bideoak eta gainerako ekoizkin ikusentzunezkoak vlog formatuan argitaratzen ditu. Baina zerrendan ipin ditzagun beharkizunak bideoblogen arloan sartu nahi izanez gero, jakingarri moduan:

  1. Ikusentzunezko edukiak emititzen hasi ahal izateko, gutxinez, webkamera edo bideodun telefonoa eduki.
  2. Argiro ulertu eta sinetsi “irudi batek hamaika hitzen balioa daukala”.
  3. Irakurri ikusentzunezko formatuei buruz idatzitako artikulua.
  4. Creative Commons 2.5 lizentzia zeure egin edo atxiki, edukiak argitaratzeko orduan herritar guztiek jakin dezaten zure lanak konpartitzeko ere badirela.
  5. Web 2.0 deritzon portaera eduki, zureak eta beste inorenak diren bideoak argitaratzeko unean.
  6. Taldeko gainerako kideei erakusteko benetan vlogfesorea izateko kemena duzula, urtean sei bideo argitaratu behar dituzu (zeurea edo beste norbaitena) gutxienez. Sei baino gehiago egin edo plazaratuz gero, lehentasunezko multzoan agertuko da zure porfolioa (bertan, argitaratutako bideoei egindako loturak daude). Sei baino gutxiago eginez gero, bigarren mailako zerrendan agertuko zara.

Ados bazaude honekin eta gure taldean sartzeko asmotan bazaude, irakur ezazu post honetan nola parte hartu Eduvlogs izeneko proiektuan.

Arnasketa motak irratian eta telebistan

Irratilari eta telebistalariek arnasketa ondo menperatu behar dute. Hori dela-eta, arnasketa motak zein diren ikusten da ondoko bideoan, Saioa Zubiaur eta Ane Araluzearen ahotsen bitartez. Behin ikusitakoan, bi galdera egiten dizkizue irakasleak: 1.- Zenbat eszena dago bideoan? 2.- Zer-nolako ahoskera dagite? Iraupena: 00:46.



Technorati: Egilea: Wikipedia:

Juntaginak irrati-telebistako informazioan

Ondoko bideo honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gorka Jakobe Palazio irakasleak irrati eta telebistako albiste testuetan juntaginak nola erabiltzen diren azaltzen du. Iraupena: 01:40.



Technorati: Egilea: Wikipedia:

Patxi Gaztelumendik blogen garrantzia azpimarratzen du

Bideo hau 2004. urtean egindakoa da eta Patxi Gaztelumendik berba egiten digu Palazioren bulegoan blogei buruz eta kazetaritza digitalaz. Patxik Irratia.com blog-gunean lan egiten du, lehen irrati digitalean hain zuzen ere, euskarazko unibertsoan. Iraupena: 15:51.



Technorati: Egilea: Wikipedia:


Bilaketa

Ikasvlogak TB

Vlogfesoreen bideoak

  • G. Palazio
  • J. Sierra
  • M. Ibañez
  • J. Lauzirika

Bideoak, hemen gordeak

Lizentzia

Bideopostak sindikatuz

Honako hauen alde

  • Correo con Ajax para los vlogfesores
  • Web sin tablas
  • Apoyo los estándares en Internet
  • Corriendo sobre sistema operativo GNU/Linux
  • ez-pribatiboa den software-rako sarea
  • Servidor web Apache
  • Web 2.0 mugimenduaren alde
  • No a las patentes de software
  • Pro-cultura hacker
  • OpenOffice, la suite informática de todos
  • El navegador de Internet más avanzado
  • Tratamiento de fotos
  • La enciclopedia abierta
  • nos gusta hacer blogping en Pingomatic
  • Podcastak erreproduzitzeko programa
  • Soinu grabatzaile librearen alde

Ikasvlogak bilatzaileetan

Hezkuntzako bideoak