Urretxuko Gainzuri eskolako gurasoen elkarteko Pellok, Miñaon egindako Bizikidetza Planaren jardunaldietan kontakizun goxo bat egin zuen. Bere hitzetan "bizikidetzaren haziak erein egiten dira, bai familian, baita eskolan ere". Erderaz minutotxo bat hitz egin ondoren, amari idatzitako poesiaz beteriko irakurketa bat egiten du. Bizikidetzaz bideo gehiago dauzkazu HezkunTBn.Iraupena: 15:00.
Hona hemen TiddlyWiki aplikazioari buruzko ikastaroa emateko erabiliko dudan diaporama. Aurreko astean, gaztelaniazko bertsioa ipini nuen eta oraingo honetan ikastaroa euskaldunentzat denez gero, euskarazko bertsioa doa. Bestalde, EHUko zerbitzarian utzi dizuet euskarazko fitxategi hutsaren txantilioia, TiddlyWikiarena hain zuzen ere (2.2.2 bertsio berria), berehala deskarga dezazuen eta zerotik proiektu desberdinak egiten hasteko. WikiDic blogean ere bideo batzuk utzi ditut wikia zer den ulergarri egiteko. Iraupena diapositiben arteko latenzia 4 sengukoa izanik: 03.00.
Technorati: tiddlywiki
Egilea: G. Palazio
Wikipedia: wiki
Delicious: etiketatu
Google: Markatu
Sindikatu
TW, nueva educación y microcontenidos
Diaporama








Labels: diaporama
Lourdes Cilleruelok ikastaro baten berri ematen du. Bilbao Arte eta Kultura VIII. topaketaren barruan dagoen ikastaroa da, arte eta teknologiari buruzkoa. Uztailaren 2tik 6ra bitartean izango da Bilbaoko Alde Zaharrean. Iraupena: 01:50.
Technorati: artea
Egilea: G. Palazio
Wikipedia: teknologia
Delicious: etiketatu




Labels: BAK07, bideoa, teknologia