Ikasleek modu askotara lortu ahal dituzte onurak vlogfesoreak egindako lanari esker:
Technorati: vlog Egilea: G. Palazio Wikipedia: vlog
Delicious: etiketatu Google: Markatu Sindikatu
- Ekai ikusentzunezkoak eta multimediatikoak ikusi ahal ditu ikasleak. Azken buruan, irudi batek hamaika hitzen balioa du.
- Ikasleek zuzenean parte hartu ahal dute iruzkinak edo trackbackak eginez. Bideobloga, hau da, vlog-a telebistaz haratago doa, elkar-eraginak gertatzeko aukera ematen duelako, orain arte telebistak egin ez duen bezala.
- Ikasleak blogosferan izena kokatzea lortzen du bideoblogetan parte hartzen duenean, elkarreragina gertatzen denean.
- Ikasleek irakasleen ekaiak ikus ditzakete, baita ikasgelan egon barik ere. Gaixorik edo eri egon daitezke, edota beste arrazoi batengatik ezin ikasgelara joan... eta hala eta guztiz ere, erraz segi dezakete irakasleak agindutakoa edo erakutsitakoa ikasgelan. Dena den, gure Sare honetan vlogfesoreok ez dugu ikaslea animatu nahi ikasgelara joan ez dadin, jakina; gure ekaiak edo bideoak hezkuntzaren esparrukoak dira eta klasera joatera ere animatu gura ditugu guztiak.
Technorati: vlog Egilea: G. Palazio Wikipedia: vlog
Delicious: etiketatu Google: Markatu Sindikatu
Labels: Ikasvlogak
Erantzunen kopurua: 0 “Ikasleentzako onurak” artikuluan