Honakoak dira gure komunitatean sartzen diren irakasleek lortu ahal dituzten onurak:
Uste baduzu hau nahikoa dela Ikasvlogfesore bihurtzeko eta gure komunitatatean sartzeko, zatoz gurera.
Technorati: vlog Egilea: G. Palazio Wikipedia: vlog
Delicious: etiketatu
- Hezkuntz arloan eta formakuntza profesionalean interesaturik dauden pertsona askoren kontsulta gure bi bideoblogei esker. Hortaz, interes berekoen topaguneko partaide bihurtzen da irakaslea.
- Zure ikasleekiko elkar-eragina ezezik, Internet erabiltzen duten pertsona guztiengandik ere eduki ahal duzu iritzia, komentarioa, aholkua edo dena delakoa, komunikazio eta irakas-prozesua aberastuz. Zure bideoak ikusten dituzten guztiengandik ukan dezakezu elkar-eragina.
- Blogosferan eta bideoblogosferan parte hartzen duzu, hau da, web 2.0 sisteman sartzen zara, present egoteko. Internet edo Sarea bera CMStzat hartzen dugu dugu.
- Parte hartzen duzu Long Tail legeari men egiten dion hedabide edo komunikabide batean.
- Laguntza eduki komunitate honetan dauden vlogerrengandik, baldin eta ikusentzunezkoen esparruan problemaren bat edukiz gero. Horrela vlogfesore bakoitza gero eta ohituago egongo da ikusentzunezko formatu edo codec desberdinekin: avi, ra, mpg4, flv, wmv, swf...
- Vlogfesore bakoitzak vlogklaseak eta vlogikasgaiak gauzatzeko aukera edukiko du. Vlogikasgaiak ikusentzunezko baliabideetan oinarritutako ikaslanak dira, ikasleengan pentsatuz gauzatzen direnak. Laster ukanen dugu aukera vlog honetan bertan adibideak ikusteko.
- Bideopostak gauzatzeko bi hizkuntza ditugu oraingoz eta horrek onura ekar diezaioke elebiduna den irakasleari. Bideoblogak kideturik edo uztarturik ditugu erraz-erraz posteatu ahal izateko euskaraz zein gaztelaniaz. Bideobloger gehiago ditugunean beste hizkuntza batzuetan posteatzeko, hizkuntza gehiagoren hautua egonen da.
- Bideoblogger sare honetako blogfesore bakoitzak bi lotura edo esteka jartzeko aukera du, gure vlogean agertuko direnak, eskuineko zutabean eta Vlogroll izeneko atalaren barruan. Horrela, beste blog edo wiki batzu dituen blogfesoreak autopublizitatea egiteko tokia topatuko du gure eduvlogetan. Gero eta eragin handiagoa edukiko du blogosferan berak eginko edukia nanoaudientzien aroan.
- Kide bakoitzak gure zerbitzu komunitarioak erabiltzeko aukera ukanen du: GMail, Google Analytics, Delicious, Google Bookmarks, Adsense, etc. Publizitatearen bitartez lortutako dirua urteko bazkariak ordaintzeko balioko du.
Uste baduzu hau nahikoa dela Ikasvlogfesore bihurtzeko eta gure komunitatatean sartzeko, zatoz gurera.
Technorati: vlog Egilea: G. Palazio Wikipedia: vlog
Delicious: etiketatu
Labels: Ikasvlogak
Erantzunen kopurua: 0 “Kideentzako onurak” artikuluan