ikasvlogak

Hezi bideoak erabiliz :: http://ikasvlogak.blogspot.com :: Alfa bertsioa


Nola hartu parte

Ikasvlogak elkarlana sustatuz sortu den proiektua denez gero, zabalik dago edonork parte har dezan, baldin eta komunitate honek dituen arauak betetzen baditu:

  1. Bideoak baino ez dira argitaratzen, Ikasvlogak izeneko gunea bideobloga delako.
  2. Bertoko bideoak hezkuntzaren esparruan erabiliak izateko argitaratzen dira.
  3. Partehartzaileen bideoak Creative Commons lizentziapean argitaratzen dira hemen.

Vlogfesoreek bat egiten dute estandarrekin eta Open edo Irekiak diren teknologiekin. Filosofia edo joera honekin bat egiten baduzu eta bideoak erabiliz irakatsi nahi baduzu, ongi etorria izan zaitez gure komunitatera. Bideoblog honetan euskarazko bideoak argitaratzen dira, gaztelaniazkoak argitaratzeko Eduvlogs deritzona dagoelako.


Technorati: Egilea: Wikipedia:
Delicious: etiketatu

Labels:

Kideentzako onurak

Honakoak dira gure komunitatean sartzen diren irakasleek lortu ahal dituzten onurak:

  1. Hezkuntz arloan eta formakuntza profesionalean interesaturik dauden pertsona askoren kontsulta gure bi bideoblogei esker. Hortaz, interes berekoen topaguneko partaide bihurtzen da irakaslea.
  2. Zure ikasleekiko elkar-eragina ezezik, Internet erabiltzen duten pertsona guztiengandik ere eduki ahal duzu iritzia, komentarioa, aholkua edo dena delakoa, komunikazio eta irakas-prozesua aberastuz. Zure bideoak ikusten dituzten guztiengandik ukan dezakezu elkar-eragina.
  3. Blogosferan eta bideoblogosferan parte hartzen duzu, hau da, web 2.0 sisteman sartzen zara, present egoteko. Internet edo Sarea bera CMStzat hartzen dugu dugu.
  4. Parte hartzen duzu Long Tail legeari men egiten dion hedabide edo komunikabide batean.
  5. Laguntza eduki komunitate honetan dauden vlogerrengandik, baldin eta ikusentzunezkoen esparruan problemaren bat edukiz gero. Horrela vlogfesore bakoitza gero eta ohituago egongo da ikusentzunezko formatu edo codec desberdinekin: avi, ra, mpg4, flv, wmv, swf...
  6. Vlogfesore bakoitzak vlogklaseak eta vlogikasgaiak gauzatzeko aukera edukiko du. Vlogikasgaiak ikusentzunezko baliabideetan oinarritutako ikaslanak dira, ikasleengan pentsatuz gauzatzen direnak. Laster ukanen dugu aukera vlog honetan bertan adibideak ikusteko.
  7. Bideopostak gauzatzeko bi hizkuntza ditugu oraingoz eta horrek onura ekar diezaioke elebiduna den irakasleari. Bideoblogak kideturik edo uztarturik ditugu erraz-erraz posteatu ahal izateko euskaraz zein gaztelaniaz. Bideobloger gehiago ditugunean beste hizkuntza batzuetan posteatzeko, hizkuntza gehiagoren hautua egonen da.
  8. Bideoblogger sare honetako blogfesore bakoitzak bi lotura edo esteka jartzeko aukera du, gure vlogean agertuko direnak, eskuineko zutabean eta Vlogroll izeneko atalaren barruan. Horrela, beste blog edo wiki batzu dituen blogfesoreak autopublizitatea egiteko tokia topatuko du gure eduvlogetan. Gero eta eragin handiagoa edukiko du blogosferan berak eginko edukia nanoaudientzien aroan.
  9. Kide bakoitzak gure zerbitzu komunitarioak erabiltzeko aukera ukanen du: GMail, Google Analytics, Delicious, Google Bookmarks, Adsense, etc. Publizitatearen bitartez lortutako dirua urteko bazkariak ordaintzeko balioko du.

Uste baduzu hau nahikoa dela Ikasvlogfesore bihurtzeko eta gure komunitatatean sartzeko, zatoz gurera.

Technorati: Egilea: Wikipedia:
Delicious: etiketatu

Labels:

Iragar Ikasvlogak botoitxoak erabiliz

Hezkuntzarako IP telebistatik haruntzago doan bideoblog honi lagundu nahi badiozu, erabili antipixel botoitxo bat zure blog edo zibergunean. Botoietan gure URL edo helbideak jarri ahal dituzu, era horretan gure vlog-ei eginiko loturen bidez, erreferentzia eduki dezazun. Beheko botoi hauek ez dira astunak kargatzeko unean eta diseinu aldetik zerbait irabaz dezake zure ziberguneak. Eskerrik asko gure bideoak ikusteagatik. Ez gara profesionalak ikusentzunezkoen arloan, baina jakitun gaude irudiek balore berezia dutela irakaskuntza berrian. Laster jarriko ditugu euskarazko botoitxoak; bien bitartean, erabili gaztelaniazkoak. Gogoratu gure helbidea: http://ikasvlogak.blogspot.com







Technorati: Egilea: Wikipedia:
Delicious: etiketatu

Labels:

Ikasvlogak zer den

Irakasle zenbaitek egindako komunitatea da, ikusentzunezko baliabideak erabiltzen dituztenena. Ikasvlogak elkartean dauden irakasleek argi dute bideoblogfesore bilakatu direla, irudiek onura handiak dakartzatelako. Hori horrela izanik eta gogoan edukita irudi batek mila hitzek baino gehiago adierazten duela, elkarte honetako vlogfesoreek bideo kamerak, telefonoak eta webkamerak erabiltzen dituzte beren ikasleen ikas-prozesuen mesedetan. Baina hau bideobloga denez gero, ikus dezagun Palazio irakasleak Ikasvlogak nola aurkezten duen honako bideo honetan. Iraupena: 02:20.



Technorati: Egilea: Wikipedia:
Delicious: etiketatu Google: Markatu

Labels:


Bilaketa

Ikasvlogak TB

Vlogfesoreen bideoak

  • G. Palazio
  • J. Sierra
  • M. Ibañez
  • J. Lauzirika

Bideoak, hemen gordeak

Lizentzia

Bideopostak sindikatuz

Honako hauen alde

  • Correo con Ajax para los vlogfesores
  • Web sin tablas
  • Apoyo los estándares en Internet
  • Corriendo sobre sistema operativo GNU/Linux
  • ez-pribatiboa den software-rako sarea
  • Servidor web Apache
  • Web 2.0 mugimenduaren alde
  • No a las patentes de software
  • Pro-cultura hacker
  • OpenOffice, la suite informática de todos
  • El navegador de Internet más avanzado
  • Tratamiento de fotos
  • La enciclopedia abierta
  • nos gusta hacer blogping en Pingomatic
  • Podcastak erreproduzitzeko programa
  • Soinu grabatzaile librearen alde

Ikasvlogak bilatzaileetan

Hezkuntzako bideoak