Storyboard edo istorioeskemak ikusentzunezkoetan ohikoak dira. Istorioeskemei esker, hobeto antolatu ahal ditugu bideolanak. Hori dela-eta, ikusentzunezkoeen ikasleek erreferentzia ezinbestekoa dute storyboard-a. Hemen uzten dizuet hutsik dagoen istorioeskema, zuen bideolanetan erabili ahal izateko. Presentazioak (PowerPoint bezala, gaizki deituak) egiteko irakasleek ere erabil ditzakete storyboard-ak. Aurkezpenak egiteko eredua deskargatu ahal duzue hemen, hutsik dagoena, zuen proiektuetan erabiltzeko. Bestalde, Sharkboy filmaren storyboard-a zelan egin zuten ikus dezakezue, edota beste bideo honetan ikasi nola egin filma baten istorioeskema, aditu batek azalduta. Iraupena: 02:26.
Technorati: storyboard
Egilea: G. Palazio
Wikipedia: storyboard
Delicious: etiketatu
Google: Markatu
Sindikatu






Labels: istorioeskema, storyboard
Informazio bideoaren ataza egiteko "Nabarralde" gaia hautatu duzuenontzat, hona hemen lehengo egunean grabatu nuen ekitaldia Ollarganeko parkean, Malmasineko gaztelua gogoratzeko. Urtero egiten da igoera eta behin Nafarroako gaztelu bizkaitarra bisitatu ostean, ekitaldi kulturala egiten da Nafar Erresuma gogoratzeko, Joana Albret eta hugonoteak gomutan. Ataza hau eginez gero, gure herriaren historiaz zerbait gehiago jakinen duzue, halafede! Iraupena: 04:26.
Technorati: nabarralde
Egilea: G. Palazio
Wikipedia: Nabarralde
Delicious: etiketatu
Google: Markatu
Sindikatu






Labels: Malmasin, Nabarralde
2. ataza ITBko informazioaren teoria eta teknika irakasgaian
Gorka Jakobe Palazio. 2008-10-24 Ordua 1:46 PM.


Gorka J. Palazio irakasleak bigarren ataza edo ikaslana nola egin behar den azaltzen du bideo honetan. Ikaslanaren epemuga, hautatzeko gaiak eta nola egin agertzen da. Gogoratu storyboard-a ere burutu behar dela ataza honetan (paperez presentaturik) Nabarralde-ren gaia hautatzen dutenentzat Malmasineko igoerari buruzko bideopost bat kontsultatu ahalko duzue gune honetantxe. Iraupena: 02:37.
Lawrence Lessig irakaslea gurekin egon berria den aprobetxatuz, Argiako lagunek elakrrizketa txiki bat oparitzen digute berarekin. Bertan, ingelesez baina euskaraz azpititulatua dagoen bideo pilula batean, creative commons lizentziek eta software libreak ekarri ditzaketen abantailak azpimarratzen ditu Lessigek. Iraupena: 03:37.
Technorati: creative commons
Autor: C. Castaño
Wikipedia: Lawrence Lessig
Delicious: etiketatu
Marcar
Menea esto
Sindicar







Labels: creative commons, Lessig, remix
Herri-izenak euskaraz informazio saioetan
Gorka Jakobe Palazio. 2008-10-16 Ordua 11:42 PM.


Herri- eta jende-izenak euskaraz esatea ez da zaila baldin eta izenok bertokoak badira, baina kanpoko herrialdeei dagozkienean idatzi eta ahoskatu behar ditugunean, gauzak aldatu egiten dira. Ikusi bideoa eta ariketa deskargatu (PDF formatuan), geroago zure blogean erantzunak ipintzeko post batean. Iraupena: 01:21.
Technorati: telebista
Egilea: G. Palazio
Wikipedia: telebista
Delicious: etiketatu
Google: Markatu
Sindikatu






Labels: herri-izenak, jentilizioak
Bideo honetan ikusi ahal duzue zelan egin lehenbiziko ataza edo ikaslana nire irakasgaian. Lau asteko epea dago ataza hau amaitzeko. Urriaren azken asteko ostirala da epemuga. Iraupena: 11:26.